XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) konortea galarazi zion gidatzen zihoala.

Landetan bizi zen.

Motorrak martxan segitu zuen gasolina agortu arte.

Bera autoan geratu zen, handik egun batzuetara norbaitek aurkitu zuen arte.

Zartagiari kea zerion.

Olio gehiago ipini eta ke-kanpaia piztu zuen.

Hogei urte zeramatzan enkante batera joan gabe, eta orain batera joango zen.

Baina lehenik zerri txuletak frijitu behar zituen.

Zorte txarra zen hozkailua hondatu izana, baina bere burua enkantera joateko gar bizian aurkitu zuen.

Aitaren mina sentitzen hasi zen.

Eta baita amarena ere, nahiz eta elkarrekin beti liskarrean egon berak senarra ezagutu eta harekin bizitzera joan zen arte.

Sutegi aurrean zegoen zutik, haragiari buelta ematen eta aita eta amaren mina sentitzen.

Oraindik haien mina sentituz zapi bat hartu eta zartagia sutatik urrundu zuen.

Sutegiaren gaineko kanpaia kea zurrupatzen zihoan.

Zartagia eskuan zeukala ataburura hurbildu eta egongelara begiratu zuen.

Zartagiari oraindik kea zerion eta olio eta koipe ttanttak jauzten ziren ertzaren gainetik.

Gelako ilunpean ozta-ozta bereizten zituen bere senarraren burua eta oin hutsak.

Zatoz, esan zuen.

Prest dago.

Banoa, erantzun zion.

Sofaren muturretik burua jasotzen ikusi zion.

Zartagia berriz sutegian jarri eta armairura jiratu zen.

Plater pare bat hartu eta mahai gainean jarri zituen.

Bitsaderaz txuleta bat jaso zuen.

Gero plater batean ipini zuen.

Haragi hark ez zirudien haragia.

Omoplato zaharra edo pala zirudien.

Baina bazekien zerri txuleta zela, eta bestea zartagitik hartu eta beste platerean jarri zuen.

Une baten ostean senarra sukaldera sartu zen.

Atea zabalik zegoen hozkailuari begiratu zion berriro.